Aspaldiko urteetan ari dira eskaeraberdina egiten herriko musika taldeak, bi herrietako udalekentseatzeko lokalak ahalbidetzea. Aldarrikapen hori bi herrietakokaleetan zabaldu zen larunbaterako MutaMuk, musika taldeenmugimenduak, antolatu zuen MutaMu Egunaren baitan. Aldarrikapena etafesta uztartuz, manifestazioa egin zuten kaleetan zehar eta zuzenekoemanaldiak eskaini zituzten kalean.
Gauen ere izan ziren musika emanaldiak,Gaztelekun eta Ederrena pilotalekuan. Guztira 11 taldek hartu zutenparte larunbatean eta aldarrikapen festa goizeko ordu txikietara arteluzatu zen, musika noten konpainian.
- Ikusi MutaMu eguneko bideoa jarraian: