Urte batzuk badira jada Goierri KirolElkarteak ekainean bizikleta festa antolatzen duena. Goizean zeharAbenidan jarriko duten zirkuituan ospatuko dute festa, eta bertangaztetxoek jolas eta proba desberdinetan parte hartzeko aukera izangodute. Erresistentzia edota abilezia landuko dituzte, eta adin mailaguztietan garaikurrak eta opariak izango dira partaideentzat.Aurrebenjaminetatik infantiletara artekoentzat festa izango da, 1997eta 2003 urteen artean jaiotakoentzako jaia.
Orain arteanekimen horrekin herriko gazteen artean bizikletan ibiltzeko ohiturasustatzea zuten helburu, baina aurten asmoak sakonagoak dira.Aurtengo asmoa txirrindulari eskola berriz ere abiarazteko gaztetxoakanimatzea da Goierri elkartetik jakinarazi dutenez.
Arratsaldean lasterketa
Arratsaldean, bestalde, Gipuzkoan federatutako txirrindularieskolen arteko lasterketa egingo dute. Alejandro Egearen omenezkolasterketan egin zuten bezala, larunbat honetan ere Urretxun etaZumarragan zehaztutako zirkuituan ibiliko dira txirrindulariak,Goierri elkartearen parean hasiz eta bukatuz. Alebinen eta infantilenlasterketa izango da. 16:00etan hasiko da.
Argazkia: 2009ko Bizikleta Festa.