Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Hayao Miyazaki.
- Gidoilaria: Hayao Miyazaki.
- Musika: Joe Hisaishi.
- Herrialdea: Japonia
- Urtea: 1988
- Iraupena: 86 minutu
Filmari buruz
Gure artean ‘La princesa Mononoke’ eta’El viaje de Chihiro’ (duela hainbat ziklo ikusgai izan zena)filmeekin eman zen ezagutzera Hayao Miyazaki nahiz eta urteak etaurteak zeramatzan artelan miresgarriak eginez. Bi film horiekegiterako ondo irabazita zuen izen ona, Porco Rosso eta gaurkofilmeengatik batez ere.
‘Nire bizilagun Totoro’ 1988anestreinatu zen Japonian, baina hemen ez zen zineetan estreinatu,bideo eta DVD formatuetan lortzeko aukera izan den arren. Hala, 21urte beranduago estreinatu dute zineetan, halako aldrebeskeriakoparitzen dizkigu sarritan dugun zine distribuzio sistema kaskarrak.Nahiz eta filma duela 21 urte egina izan, kontutan izanik animaziozkozineman teknologiak zer nolako bilakaera izan duen eta animazioanbertan zer nola eragin duen eboluzio horrek, garaiko ahalbideakbikain aprobetxatu zituzten Studio Ghibliko animatzaileek, arretahandiena ikusiko duzuenez, ñabardura txikietan ipinizutelarik.
Filmean Mei eta Satsuki ahizpagaztetxoak dira protagonistak, aitarekin landa etxe batetara doazinguruko ospitale batean duten ama sendatu bitartean. Egun bateanMeik, bietan txikienak, basoko izpirituak ikusiko ditu eta atzetikjarraituko die bizi diren zuhaitzetara arte. Zuhaitz zahar harenbarruan Totoro, basoko izpirituen erregea topatuko du. Mei ama dagoenospitalerako bidean galtzen denean, Satsukik Totorori eskatuko diolaguntza Mei aurkitzeko.
Miyazakiren hirugarren film haumaisulana da, bere xalotasuna, bere sinpletasuna hain dirahunkigarriak… Ikuslea maitemintzeko abilezia itzela du, haurtzarogaraiak gogora ekartzen dituen azaldu ezinezko poztasunatransmititzen du istorioa eta pertsonaiekin.
Jakin beharrekoak
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15