
Gipuzkoako Foru Aldundiak Eptisa-Cinsaenpresari esleitu dizkio Zumarraga eta Azkoitiko bidea berritzekolanak. Lanak orotara, 100 milioi eurotik gorako aurrekontua duteAldundiarentzat. Horietatik 1.200.000 euro proiektua idazterabideratuko dira eta 10 hilabeteren buruan amaituta beharko du.
Berrituko den ibilbideak guztira 13kilometroko luzera du. Aurreikuspenen arabera, zortzi tunel, zortzizubi, hiru biribilgune eta Aizpurutxon saihesbide bat eraikiko dira.Behin berrikuntza lanak eginda, Zumarraga eta Azkoitia arteko bidea12 minututan egingo dela aurreikusten da. Lanak hiru fasetan egingodira. Lehenengoa Zumarraga eta Aizpurutxo artean, bigarrena Azkoitiaeta Aizpurutxo artekoa eta azkena, Aizpurutxo auzoan bertan egingoden saihesbidea.
Herritarren parte hartzea
Errepidean egin beharreko berrikuntzadefinitzea herritarren parte hartzearekin egin da, 2009ko urtebukaeran amaitutako prozesu batean.
Azkoitia eta Urretxu arteko errepidetik4.300 auto eta 450 kamioi igarotzen dira egunero, bataz beste.Hamahiru kilometroko trazatuan bihurgune itxiak ditu errepideak,ugari gainera, Urola ibaiaren eta mendien artean sartuta doalako.Inguruko industria jarduerak eragindako trafiko astunaz gain,errepideak Zumarragako Ospitalera datozen ibilgailuen joan-etorriaere hartzen du.