Manuel Ferron laguna du eta 2005 inguruan elkarrekin zer edo zer egitea erabaki zuten. Izen bitxiko taldeari forma eman zioten Granadako bi morroi horiek. Haien musikak, ordea, ezer gutxi du bitxitik. Baina Alegato Meridional harri bitxia da. Ederra bere soiltasunean. Adornorik gabekoa. Hitz politak bezain gordinak dituena, baina emozioa dariena. Sortzen dituzten doinuei bezalaxe. Bihotzarekin ondutako diskoa da. Pop-a eta rock-a nahastuta daramatza zainetan, baina diskoko abestirik ederrenak, Claro yMeridiano-k, flamenkotik edaten du; nabarmen, gainera. Gisa horretako nahasketak egiten ere dotore. Abesti guztietan, egia esan.
Igor Susaeta