Urretxuko Udalak prozesu partehartzaile bat abiaraziko du, Goierri elkartea dagoen Labeaga kalekoplazatxoa nola eraberritu aztertzeko. Horretarako bi tailer antolatudituzte eta herritarrei hauetan izena emateko eskatu diete.
Labeaga kaleko plazatxo hau «hiriareto» berri bat bihurtu nahi dute, oharrean diotenez.Iparragirre plazak eta Gernikako Arbola plazak izaera instituzionalaeta jai girokoa hartu dituzte, hurrenez hurren, eta Labeaga kalekoanaldiz, herritarren eguneroko erabilera sustatu nahi dute, izaerabiziago bat emanez. Horretarako, plazatxoa eta alboan duen jolasparkea lotzea aztertzen ari dira, espazioa aprobetxatuz. Inguruhauetan oinezkoei lehentasuna ematea ere tailerretan mahai gaineanjarriko duten ideietariko bat da.
Proposamen hauek aztertzeko eta ideiaberriak biltzeko bi tailer antolatu ditu Udalak. Otsailaren 25ean,arratsaldez, eta 26an, egun osoz, egingo dituzte hauek. Helburua,dendariekin, bizilagunekin eta eragile desberdinekin egin beharrekolanen inguruan «gutxieneko adostasun oinarri bat lortzea da,eta horren gainean Goierriko plaza berria urbanizatzeko obrenproiektua garatzea».
Toki arkitekturak taldea ari daproiektua koordinatzen eta hiri soziologian aditua den Monodestudiokkoordinatuko eta dinamizatuko ditu tailerrak. Hauetan parte hartzekointeresa dutenek goierriplaza@gmail.com helbidera email bat igorribeharko dute. Datu pertsonalak, jarduera eta arrazoiak bidali beharkodira emailean.
Bestalde, eztabaidarako materiala,egindako lanak eta prozesuaren emaitzak eta ondorioak Goierriko plazari eskainitako blogean argitaratuko dituzte.