Datorren maiatzaren 15ean IñakiBeitiaren omenezko mendi-martxaren 15. edizioa egingo da. Atzo goizeko kontua dirudien arren, 15urte pasatu dira lehendabiziko mendi martxa egin zenetik. Gaur egunohikoak diren arren, orduan hasi berria zen Iraupen LuzekoMendi-martxen mugimendua. 50 kilometro inguruko martxa luze batproposatu genuen lehendabiziko urte hartan, eta laburrago beste bat,ahalik eta mendizale gehienek parte hartu zezaten.
Lehen edizioan parte-hartzearen emaitzaitxaropentsua izan zen: 94 mendizale (%53,4k) ibilbide luzea osatuzuten, 64 izan zirelarik ibilbide laburrean parte hartu zutenak. Bosturte geroago zenbakiak alderantziz irakurtzen ziren: parte hartutako595 lagunetatik, soilik %34,3k parte hartu zuen ibilbide luzean. 10.urtemugan, beheranzko joerak jarraitzen zuen: ibilbide luzean soilik%20,15ek hartu zuen parte. Eta iaz, soilik %18,7ak.
Datuak eskuan, antolatzaileek argi duteparte-hartzaileen gehiengoak nahiago duela ibilbide laburra egitea.Horregatik, aurten ibilbide bakarra izango da. Ohiko ibilbide laburrabaino pixka bat gogorragoa izango dena. Iazko 28 kilometroko luzeraizan beharrean, 32 kilometro izango dira osatu beharrekoak.
Ibilbidea
Urretxu eta Zumarraga inguratuz, Beloki – Izazpi – Samiño – Aizpurutxo – Trekutz etaIrimoko parajeetatik igarota osatuko da ibilbidea. Desnibelaridagokionez, 2000 metrotik gorakoa izango da.
Antolaketari dagokionean, martxabakarra antolatzeak zereginetan behar diren lanak lasaiago eramanahal izatea, eta behar diren baliabideak hobeto aprobetxatzeaekarriko du. Horregatik, eta aldaketak beti hoberako izaten direlasinetsiz, parte-hartzaileek berrikuntza hauek ondo hartzea esperodute antolakuntzatik, diotenez ”beraiek baitira ekitaldi honetakobenetako protagonistak”. Horrela, datorren edizioetan jarraituko deneredua, ”egindako aldaketek izango duen harrera eta balorazioenemaitzen araberakoa izango da”.
Antolakuntzaren oharra: zuetakogehiengoari eskatzen dizuegun ahalegin estra hau izango da hainzuzen, Iñakiren izarrak argiago diz-diz egiteko behar izangoduen indarra. Animo, eta maiatzaren 15ean denok mendira!
Argazkia: mendizaleak iaz ibilbidelaburra egiten hasteko prest Areizaga-Kalebarren plazan.