Zumarragako Arte Ederren udal eskolakkarikaturak egiteko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa, interesatutadagoen ororentzat dago irekita eta martxoaren 15etik apirilaren 7ragauzatuko da. Irakasle lanetan Jose Manuel Bereziartua ”Bere”marrazkilaria arituko da. Guztira 16 orduko ikastaroa izango da etaklaseak asteartetan eta ostegunetan emango dira Arte Ederren eskolan,Zelai Arizti kultur etxean.
Izena emateko epea irekita dagomartxoaren 11ra bitartean. Izena emateko Arte Ederren eskolara joanbehar da arratsaldez, 15:00etatik 21:00etara. Ikastaroak 30 eurobalio ditu, ikasleek, langabetuek eta Arte Ederren eskolako ikasleek20 euro ordaindu beharko dituzte.
Bereziartuak esan duenez, ”klaseetarajoaten direnek, karikatura baten eta erretratu baten artekoezberdintasunak eta zerbait barregarria eta erreala egitearen artekoorekak nolakoa izan behar duen ikasiko dute”. Izan ere,”karikaturagile ona izateko, behatzaile ona izan behar da lehenengo,margotu behar den pertsonaren aurpegia irakurtzen ikasi behar da”.
Arte Ederren eskolako DorletaUgarteburuk, karikatura ikastaroa antolatzearen arrazoiak azalduditu. ”Zerbait ezberdina proposatu nahi genuen, eta era bereanjendeari interesa lekiokeena. Orduan, Berek irailean egin zuenerakusketa etorri zitzaigun burura, eta hortik atera zen ideia”.
Argazkia: ”Bere” Zelai Ariztinirailean egin zuen erakusketan.