Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Rodrigo Cortés.
- Gidoilaria: Chris Sparling.
- Antzezleak: Ryan Reynolds, Robert Paterson, José Luis García Pérez, Stephen Tobolowsky, Samantha Mathis.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 94 min.
- Urtea: 2010
Filmari buruz
Bejondeiola Rodrigo Cortesi! Bai jauna!Ausarta izan delako, burua nekatu duelako, tentsioan mantentzengaituelako eta ez gaituelako aspertzen batez ere. “Buried”norbaiti zein film den azaltzeko ez dira hitz asko behar: “hilkutxabatean bizirik lurperatzen duten tipo horren pelikula da” esateanahikoa da. Lehenbizi esan behar, baietz, film osoa kutxa barruangertatzen dela, eta baietz (berriro), ez dela aspergarria egitennahiz eta espazioz ez aldatu eta hor dago Rodrigo Cortesen meritunagusia, espazio mugatu horretan iaiotasun ia mugagabea erakustenduela gu ez aspertzeko eta tentsioa oso goran mantentzeko. Filmakkontatzen duena sinplea da: Paul Conroy kontratista bezala ari dalanean Iraken, berak nola jakin gabe bahitu eta bizirik lurperatudute hilkutxa baten barruan, zehaztu gabeko leku batean. Arropa,kandela bat, telefono bat eta labana bat besterik ez darama soinean.Telefonoko bateria agortzen ari da. Kandela agortzen ari da.Itxaropena agortzen ari da. Airea agortzen ari da. Bikaina.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi XIX. zikloaren egitaraua osorikhemen klik eginda.