
Ostiralean inauguratu zen Zumarragakogeltoki intermodalak zeresana ematen jarraitzen du. Izan ere, Eiluz,Urola Garaiko elbarrituen elkarteak salatu duenez, irisgarritasunakats handiak daude geltoki berrian. Euren aldarrikapenak jakiteraemateko, eskutitz bat helarazi zieten agintariei ostiralekoaurkezpenean bertan. Eskutitz bana jaso zuten Markel Olano,Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Mikel Cabiezes, Espainiako gobernukoordezkariak.
Eiluzek salatu duenez, geltokiintermodalak ez ditu indarrean dauden irisgarritasun arauak betetzen.Diotenez gainera, ”arazo larria suposatuko du elbarritasun arazorenbat duen ororentzat”. Geltoki intermodalak ez dituela ”pertsonaguztientzat aukera berdinak bermatzen” gaineratu dute eskutitzean.
Egin dituzten salaketen artean binabarmendu daitezke. Batetik, autobusak ez direla 10 minutueroigarotzen eta bidaiariak zain dauden bitartean, geltokia ”estalperikgabe uztea” akats larria dela diote. Are larriagotzat jo dute, nasa,gurpildun aulkiak aurtobusetara igotzeko beharrezkoak dituztenplataformak jartzeko lekurik ez uztea.
Bestalde, Urretxuko udaletxean egitenari diren berrikuntza lanak ere izan dituzte hizpide eskutitzean.Salatu dutenez, udaletxeko atari berrian koskak jarri dituzte,”elbarritasunak dituzten pertsonen mugikortasuna oztopatuz”.
Horregatik, irisgarritasun legea bereosotasunean betetzea exijitu nahi izan diete agintariei eskutitzhonen bitartez. Era berean, diru publikoa guztientzat erabiltzea etaaipatutako kasuetan zuzenketan egin eta batez ere geltoki intermodalabehar bezala konpontzea ere eskatu dute.