Euskal Herriko Itzulia Zumarraganhasiko da aurten. Lehenengo etapa hasi eta bukatu egingo da bertaneta bigarrena Zumarragatik aterako da Lekunberrin amaitzeko. MikelSerrano alkateak Goierriko Hizari adierazi dionez ”Hezkuntzasailarekin eta eskolekin hitz egin dugu eta ikasleek jai izango duteapirilaren 4an”.
Egun horretan ”herriko zirkulazioaitxita egongo da eta umeen garraioa zaila izango da. Haurrekgozatzeko eguna ere badela” uste dutela esan du alkateak.
Zumarragan hasiko diren bi etapenlogotipoa ere aurkeztu dute jada. Urretxu-Zumarragako IkastolakoAitor Corcuerak egin du. Udalak logotipoa bilatzeko lehiaketa martxanjarri zuen eskoletako haurren artean eta 90 bat ikaslek hartu duteparte.
Udalak Euskal Herriko Itzuliko bietapen inguruan plazaratzen dituen eskuorri guztietan jarriko dulogotipoa, eta dagoeneko irudi hori daraman mila pin atera dituzte.Aitor Corcuerak, sari gisa, bi etapak zuzenean jarraitzeko aukeraizango du, antolakuntzaren auto batean joango baita.
Itzuliaren inguruan, Goierrikozikloturistek 0 Etapa antolatu dute, apirilaren 3rako. Horrekinbatera, ”DV pilota txapelketako finalak Zumarragan izango diradoan”, azaldu du Serranok. Itzulirako babesleak bilatzen ari denpertsona bat ere kontratatu zuten eta ”gure aurreikuspenen arabera,ez da udalarentzat gasturik egongo Euskal Herriko Itzulia dela eta”.
600 lagunetik gora 0 Etapan
”Euskal Herriko Itzulia Zumarraganhasten delako”, Goierri zikloturista taldeak 0 Etapa antolatu du.Itzuliaren lehenengo etapa beteko dute, ”parte hartzaileek 150kilometroko etapa egiteko aukera izango dute”. Zumarragatik bi aldizigaroko direnez, hala ere, nahi duenak 50 kilometroko etapa egitekoaukera ere izango du. Iñaki Urdangarik antolatzaileak GoierrikoHitzari esan dioenez, ”600 lagunetik gora espero ditugu. Izen emateazabalik dago goierrike.net webgunean, eta lehenbai lehen emateaeskertuko genioke jendeari”. 50 lagun ari dira antolaketan.Aparkalekua, anoa-postua eta izena emateko gunea Zumarragako Euskadiplazan jarriko dituzte.
Argazkia: hainbat bizikleta zale, pasa den asteburuan 0 Etaparako entrenatzen.