Pasa den ostiraleanjokatu ziren Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen UdaberrikoTorneoaren finalak. Mikel Rodriguez eta Asier Intxausti zumarragarrakgaraipena lortu zuten bikoteka, Hernaniko Oaiaga eta San Sebastianpilotarien aurka.
Finalak Zegamako udalpilotalekuan jokatu ziren ostiralean, 20:00etatik aurrera. Lehendabizi gazteen txanda izan zen eta ondoren aritu ziren bikotekazumarragarrak. Hasiera-hasieratik maila ezin hobea erakutsi zutenBeloki pilota elkartekoek, markagailuan 16 eta 8ko aldea lortzeraino.Denek ere maila handia erakutsi bazuten ere, Intxausti izan zen laupilotarien artean onena. Hernaniarrek bederatzigarren tantoa eginda,pilota aukeratu zuten. Zumarragarren iritziz motelegia eta hartara,Oiagak eta San Sebastianek 18-16 tantora igotzea lortu zuten. Denaden, Rodriguezek eta Intxaustik menderatu zuten partida, 22ralehenengo iritsita, Oiaga eta San Sebastian 18an gelditu ziren.
Argazkia: Intxausti eta Rodriguez artxiboko argazkian.