Eire-Bankoa xake txapelketarenhamabigarren aldia amaitzear da. Igande honetan jokatuko dirafinalak, 16:00etatik aurrera Eire tabernan. Jesus Mari Rodriguez etaMikel Zubiak jokatuko dute aurten finala. Mario Gallegok eta EgoitzIrurek hirugarren eta laugarren postuak lortzeko egin beharko duteazken partida.
Apirilaren 6an eta 8an jokatu zirenEire-Bankoa xake txapelketako finalerdiak. Mikel Zubia eta MarioGallego aritu ziren lehendabizikoan eta Jesus Mari Rodriguez etaEgoitz Irure bigarrenean. Bai Zubiak, nola Rodriguezek partidabikainak jokatu zituzten, eta merezita irabazi zuten finala jokatzekoaukera.
Igandean, finaletako partiden osteanegingo dira sari banaketak ere. Guztira sei banatuko dira,irabazlearenaz gain, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak lortudituztenek ere jasoko dituzte sariak. Baita, herriko onenen arteanaritu diren bi xake jokalarik ere. Txapelketaren inguruko informazioa Eire tabernaren web gunean duzue ikusgai, gaztelaniaz.