Apirilaren 1ean hasi zen ”Liburuakplazara” ekimena, Zumarragako eta Urretxuko udalek bultzatuta.Liburuaren eta Haur Liburuaren nazioarteko egunen harira antolatzenda ekimena azken urteetan, herritarren artean irakurzaletasunabultzatzeko helburuarekin.
Ipuin kontaketak eta hitzaldiak izandira batez ere, hiru astez luzatu zen ekimenaren baitan. Baina,ekimenaren muina, larunbatean egin zen liburu azoka izan zen, dudarikgabe. Herritarrek liburuak uzteko, hartzeko eta trukatzeko aukeraizan zuten bertan. Zumarragako Paideia eta Aresti liburu dendek hartuzuten parte, Areizaga-Kalebarren plazan egin zen azokan.
Liburuak Plazara egitarauaren barruanhaurrentzako eta helduentzako ekimenak uztartu dira. Hain justu,azken hauei zuzenduta atzo, Andoni Salamerok ”Sormenarenunibertsoan” izeneko solasaldia eskaini zuen Zumarragako ZelaiArizti kultur etxean. Bertan izan zen Jose Luis Cancho idazlea ere.Honekin amaitutzat eman zuten aurtengo Liburuak Plazara. Hurrengourtera arte.
- Ikusi bideoa jarraian: