Zumarragako Bildu koalizioak,maiatzaren 22ko hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu dugaur eguerdian. Xabier Barriola izango da zerrendaburua, etaberarekin batera izan dira aurkezpenean gainontzeko hautagaietatikgehienak.
Hautagaien zerrenda publiko egiteazgainera, Zumarragarako Bilduk dituen asmoen berri ere eman dute. Hala,etorkizuneko Zumarraga ”euskalduna eta solidarioa, ingurumenarekinjasangarria eta gizonen eta emakumeen arteko benetakoparekidetasunean oinarritutakoa” izatea nahi dutela esan duBarriolak. Horretaz gainera, Bilduk aurkeztuko duen herri programakhiru oinarri izango dituela ere aurreratu du: ”herritarreiinformazioa ematea, herritarren partaidetza bermatzea etaerantzukizunez jokatzea”.
Benetako aldaketa
Zumarragan ”benetako aldaketa politikoeta soziala” ekarriko duen aukera dela Bildu esan du zerrendaburuak.Hori horrela, maiatzaren 22ko hauteskundeei begira, bi aukera daudelagogorarazi du: ”bat, orain arte bezala jarraitzea, edo bi, Bildukeskainiko duen aukera ireki, malgu, demokratiko, sozial eta pluralakZumarragarentzako benetako aldaketa ekartzea”.
Presio mediatikoa
Gaur eguerdiko prentsaurrekoa,koalizioa jasaten ari den presio mediatikoa salatzeko ere baliatu duBilduk. ”Probokazioaren aurrean, pazientzia eta erresistentziaahalmen handia” beharko dituztela, baina era berean ”ezkertiarraeta abertzalea den sektorearen batasuna” indartu beharra dagoelaeman dute jakitera; eta bide horretan emango dituztela Zumarragan,etorkizuneko pausoak.
Jarraian duzue ikusgai osorik, zerrenda osoa:
1.- Xabier Barriola
2.- Patxi Plazaola
3.- Montse Garcia
4.- Asun Telleria
5.- Iker Mendizabal
6.- Amaia Torner
7.- Jose Angel Toledo
8.- Puy Elgarresta
9.- Ohiane Arriaran
10.- Josetxo Goenaga
11.- Ignacio Arrieta
12.- Maria Pilar Azcona
13.- Jose Joaquin Antoñana
14.- Javier Toquero
15.- Amaia Galvez
16.- Ikerne Badiola
17.- Jose Agustin Elorza
Egilea: Goierriko Hitza