Gaur gauerdira arteko epea duEspainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu koalizioari maiatzaren22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezten utziko dion edo ezerabakitzeko, orduantxe hasiko baita kanpaina. Erabaki aurretik lanasko dute egiteko, ordea, Konstituzionaleko magistratuek: atzoarratsaldeko lauretan Bilduk aurkeztutako babes helegitea aztertzenari dira gaur goizetik, eta gauza bera ari dira egiten Fiskaltzareneta Estatuaren abokatuaren alegazioekin —gaur goizean aurkeztudituzte—.
Bien bitartean Bilduk, gaurarratsaldean Bilbon elkartzeko deia egin die herritarrei.Manifestazio nazionala izango da 20:00etan Jesusen Bihotza plazanhasita. Ondoren, Konstituzionalaren erabakia jakin artean Areatzanelkarretaratzea. Zumarragako eta Urretxuko Bilduk ere Bilbora joatekodeiarekin bat egin dute eta jakinarazi dute, autobus bat ere antolatudela horretarako. 18:30ean irtengo da Zumarragatik, Eliz-Kalen.Izena, Aldirin, gaztetxean edo Elkartetxean eman daiteke.
Gorenean 9 epaile baliogabetzearenalde, 6 kontra
Gorenak igande gauean erabaki zuenBilduren 254 hauteskunde zerrendak baliogabetzea. 61eko salakobederatzi epailek egin zuten baliogabetzearen alde, seik kontra.Beste bat zerrenda batzuk ontzat jotzearen alde agertu zen. Aretokogehiengoaren ustez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu duteBildu, eta EA eta Alternatiba erabili dituzte ezker abertzalea atzeraberriz erakunde publikoetan egoteko. EAk eta Alternatibak ez ezik,independenteek ere osatzen dute koalizioa, baina Gorenak dio horiekerakundeetan baleude “ETAren aldeko politika” egingoluketela.