Urretxuko Aralarrek hauteskundehauetarako osatutako programa aurkeztu zuen atzo arratsaldeanUrretxuko kultur etxean. Bertan ziren Aitor Zaldua, Iñaki Albisua,Patxi Lasa eta Ane Albisua, zerrendan lehendabiziko lau postuakbetetzen dituzten hautagaiak, alegia.
”Ezker eraldatzaile, eraginkorra etaazkarra” bezala aurkeztu zuen euren burua Aitor Zalduazerrendaburuak. Era berean, ”egunerokotasunean herritarrei erantzunerreal eta praktikoak emateko” lan egingo dutela esan zuen.Edukietan oinarritutako elkarlana izango da beraiena, ”desberdinekinadosteko gai izango dena. Ezkerraren ikuspegitik, edukietanoinarrituta, elkarrekin hitzartzera iritsiko dena”.
Aniztasuna izango ditu oinarri etahelburu Urretxuko Aralarrek jarraituko duen politikak, ”Urretxu etaZumarraga anitzak direlako”, Zalduaren hitzetan. Euskaraz bizi etalan egingo dute. ”Euskarari emango diogu lehentasuna gure egunerokojardunean, beti ere gaztelaniaz eta beste hainbat hizkuntzatan bizidiren herritarren hizkuntza-eskubideak ere bermatuz”.
Aralarrek jarraituko dituenprintzipioak eta oinarriak zehaztu eta gero, zazpi puntutanlaburbildu duten programa azaltzeari ekin zien:
- 1. Herritarren zerbitzura egongo den hiri-eredua eta alokairuan oinarritutako etxebizitza-politika
- ausarta
- 2. Gizarte-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratu zerbitzuen kalitatea handitu eta bazterketa
- sozial oro desagerraraziz
- 3. Kalitateko enpleguak sortu tokiko ekonomia berritzailea, ekologikoa eta solidarioa sustatuz
- 4. Ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapen- eta energia-eredu berrira abiatu
- 5. Herritar eleanitzez osatutako herri euskaldun, osasuntsu, kritiko eta sortzailea bultzatu
- 6. Udalgintza- eta kudeaketa-eredua
- 7. Bakegintzan Gernikako Akordioa da gure iparra
Informazio gehiagorako Aralarren webgunea bisitatu daiteke hemen klik eginda.