Eitzagako San Isidro jaiak hasiko dirabihar. ”Kaleari bizi gehiago eman nahi izan diogu aurtengoan”, dioAitor Calvo jaietako antolaketa batzordeko kideak. ”Zaila daegitarauan berritasunak sartzea, baina kalean antolatzen diren gauzekarrakasta izaten dute, eta oraingoan horretara jo dugu”.
Eguraldia ”erabakiorra” izango delagehitu du Calvok. ”Eguraldiak laguntzen badu, askoz hobeto”. Orainarte funtzionatu duten ekintzak mantentzeko apustua egin dubatzordeak, ”kale antzerkia eta herri bazkaria, adibidez”.
Aldaketen artean, etzi gauekokontzertua dago. ”Talderik ez dugu ekarriko. Igandean egin izandugun jota kontzertua larunbat gauera eraman dugu. Jende askoetortzen da, eta bestelako taldeek ez dute hainbeste jende biltzen;guk ez dugu aurkitu behintzat”.
Jaiak kalean ospatzeko asmoarijarraituz, Ordiziako errondaila gonbidatu dute, eta tabernaz tabernaeramango dute musika. Hala ere, estreinaldi sonatuena Urretxuko etaZumarragako kantuzaleek osatutako talde berriarena izango da.Lehenengo aldiz aterako dira kalera, eta tabernaz taberna kantatukodute.
Zirku txiki bat ere ekarriko dute. Etziizango da. ”Animaliarik gabeko zirkua da, erakustaldia egingo dutehaurrentzat: malabareak eta zirkuko beste zenbait joko eta jolas. Seimonitore izango dira haurrekin aritzeko”.
Auzotarren jaiak
Eitzagako jendearentzat jai hauek,”auzoa bizirik dagoela ikustea da, bizirik segitzen duela. Duela 50urtetik gora ospatzen dira jai hauek. Belaunaldiz belaunaldi auzokolagun taldeek antolatutako jaiak izan dira, eta dira”. Auzotarrekinbatera, bi herrietako taldeen topagune dira festak. Bandak,abesbatzak, batukada… Jende hori ekartzen dugu, beti izaten dugutalde horien guztien laguntza”. Aitor Calvo berak 12 urte daramatzaEitzagako jaietako antolakuntza taldean.
Ikusi Eitzagako San Isidro jaien egitaraua osorik otamotz.eus-en.
Argazkia: kaleko giroa Eitzagako jaietan (utzita)