Antiguarekin herri plataformakelkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako. Beste aste batez,ekimenaren helburua, Zumarragako Udalak Antioko interpretaziozentroko lanak hasi dituela eta, euren haserrea agertzea da.Elkarretaratzea 20:00etan izango da Zumarragako Euskadi plazan.
Plataformatik esan dutenez,”hauteskundeak baino 20 egun lehenago lanekin hastea lotsagarriada”, eta Udalak, zenbait alderdi politikok eskatuta bezala”hauteskundeak igaro eta emaitzak jakin arte itxaron” beharko luke.”Errespetu falta bat da, eskatutako ez bete izana”. Beste behin,”hauteskunde hauetako emaitzek proiektuaren etorkizuna aldatudezaketela” esanez animatu dituzte herritarrak igandean botoaematera.
Egilea: Goierriko Hitza.