Zumarragako Arcelor-Mittalekoaltzairutegiko langileek protesta egin dute. ”Egutegi duina”eskatzen diote multinazionalari. LAB-eko Jexux GorrotxategikGoierriko Hitzari azaldu dionez, ”enpresak Urretxuko eta Zumarragakofestetan, Santa Lutzitan eta Gabonetako jai egunetan, bina txandamantendu nahi ditu, trena geratu ez dadin”.
Protestarako deialdia ELA, LAB eta UGTsindikatuek egin dute. Zumarragako Arcelor Mittalen, CCOO-ek dugehiengoa. Egutegi horrek altzairutegiko 200 langileei eragingolieke.
”Orain arte beti jai izan dugu egunhorietan. Baina produkzio trena geldirik ezin dutela eduki jabetudira, eta egutegiaren aldaketa hau horrekin lotuta dago”, azaldu duGorrotxategik. Arcelor Mittaleko Bergarako lantegiko altzairutegiaitxi zutenetik, bertako produkzioa euren gain hartu dute. ”Matxurakdirela, antolaketa txarra dela, ez gara iristen kopuruetara”.Gorrotxategik dionez, langileak ezin dira ”egoera honen paganoak”izan. Egunotan, Lan-Ikuskaritzakoekin bilduko dira, ”haien bidezenpresak gure eskubideak errespetatuko dituen esperoan”.
Garraiolarien elkarretaratzea
Arcelor-Mittal enpresaren inguruetan,beste elkarretaratze bat ere izan da egunotan: garraiolariena. Hirusindikatuko Iñigo Aldalurren esanetan, ”ez du Arcelorrekinzerikusirik”. Garraiolarien ”lan baldintza txarrak” salatu nahizituzten, eta gogoan izan dute aste honetan hil den garraiolarigabiriarra.
Egilea: Goierriko Hitza.