Lurrez eta harriz beteta, joan etorriandabiltza egunero eraikuntzarako kamioi laranjak, Antiora gora etabehera. ”Aste honetan amaituko dute huste lana”, esan du MikelSerrano alkateak. Behin eremua hesituta, eta materialak eramanda,bistan da jada, Antioko Interpretazio Zentroak hartuko duen eremua.Eremu hori, lurrez eta harriz, ”batez ere harriz” hustu dute, eta”aterpearen lehenengo hormak” izango direnak eraikitzen hasi dira.
Santa Isabel egunerako eremu guztiahustuta egongo dela gehitu du alkateak. Lanen hasierak koadrilentzakomahaiei eragin die; izan ere, urtero koadrilek Antioko mahaiakhartzen dituzte, bertan jaietan herri bazkaria egiteko. Hesitutakoeremuaren barruan dauden mahaietako koadrilekin elkartu dira udalordezkariak. ”Bi bilera egin ditugu. Mahaiak galdu dituztenak bestemahai batzuetan kokatu ditugu. Beste koadrila batzuk, egun horretanelkarteetan bilduko direla esan digute”.
Hamabost hilabeteko epean
Interpretazio Zentroa eraikiko dutengunetik ateratako harriarekin eta lurrarekin, ”Goiburu baserriradoan bidea berritu eta txukundu” egingo dute, Serranoren arabera.
Amenabar eraikuntza-enpresa ari daAntioko zentroa eraikitzen. ”Beteko dugu lanak amaitzeko epea, 15hilabetekoa”. Hurrengo urratsa, hormak eraikitzen hastea da.Eraikinaren arkupearekin hasi dira jada.
Aurreko legealdiko udalbatzakonartutako proiektua da. Oposizioa proiektu honen kontra izan dutesozialistek, baita Antiguarekin plataformako herritarrak ere.Alkatearen alderdiak aurreko legealdian zuen gehiengo osoarekinonartu zuen proiektua. Hasi berri den legealdian, sozialistekgehiengo sinplea dute udalbatzan, baina PPren babesa izango dutelaaurreikusten da.
Egilea: Goierriko Hitza.