Gaurko egunkariak kutxa batean sartu,eta Beasain-Durango errepideari jarraipena emango dion Deskargakozatiaren lanak hasitzat eman dituzte Markel Olano jardunekoGipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Eneko Goia jarduneko Azpiegituratakodiputatuak. Deskargako tunela Legazpi-Urretxu lotunea eta Antzuolaelkartuko dituen errepidearen lanik nabarmenena izango da.
Zumarraga-Urretxu zatiaren lanak aurtenbukatuko dituztela iragarri dute. Bien bitartean, errepideaAntzuolaraino eramango duen ibilbidearekin hasiko dira. 50 milioieuroko aurrekontua dute lanek, Bidegik hartu du bere gain kudeaketa,eta Moyua-Amenabar enpresa eraikitzaileak egingo ditu lanak. 2,7kilometroko luzera duen zatia da, eta 30 hilabetean lanak amaitutaegongo direla adierazi dute. Egitura nagusienak ondokoak izango dira:Deskargako tunela (680 metro), Urretxu-Legazpi lotuneko zati bat,Antzuolako lotune erdia, bi gaineko igarobide eta beheko igarobidebat.
Peajeari buruz galdetuta, Eneko Goiajarduneko diputatuak erantzun du: “Bidegiren formula da.Dirusarrerak bermatuta egon behar dira. Horrek derrigor eskatzen dupeajea. Beti egongo dira bi aukerak: bide berria eta zaharra”.