Trinitate jaia ospatuko dute etzi,Oletako zelaian. Oleta elkarteak antolatzen du erromeria; elkarteak,Agiñako bizilagunak hartzen ditu. Goizeko hamaiketan Agiñanelkartuko dira parte hartzaileak, eta Oleta mendira igoko dira.Erromeria Oletan egitea aurreikusita badago ere, eguraldi txarraegiten badu, Agiñan bertan egingo dute festa.
Eguerdiko hamabietan, meza egingo dutehildako auzotarren alde. Ordu batean, aizkolariak eta ahari jokoaizango dira Oletako zelaian. Festak gaina joko du ordu bietan hasikoduten herri bazkariarekin. Jarraian, erromeria egingo dutetrikitilariekin.
Arratsaldeko zazpietan egingo duteitzulera. Ehun lagunetik gora elkartuko ditu erromeriak Oletan.Mahaiak eta karpa jarriko dituzte, urtero egin ohi duten bezala.