Pasa den larunbatean egin zenLekeition, hemeretzigarren Triatloia. Proba esprintdistantziakoa izan zen eta Euskal Herriko triatloi zirkuiturakopuntuagarria, gainera Euskadiko triatloi esprint txapelketa ere izanzen. Guztira 450 bat kirolarik hartu zuten parte, eta tartean zenAritz Egea urretxuarra ere. Donostiako Kraff-Atlético taldearekinhartu zuen parte eta sailkapen orokorrean zazpigarren postua egitealortu zuen. 750 metro igerian, 22 kilometro bizikletan eta azkenik 5kilometroko lasterketak osatu zuten Lekeitioko proba.
Gainerakoan, probaosoan zehar selekzio australiarra izan zen jaun eta jabe. Egeaberaien pare ibili zen bizikletan, baina gainontzekoetan ezinezkoaizan zitzaion parte hartzaile australiarrak egindako parekatzea. Denaden, lasterketa bikaina burutu zuen urretxuarrak.
Euskadiko Txapelketako sailkapenaridagokionean aldiz, bigarren egin zuen, txapeldunorde izendatuzutelarik, Peru Alfaro txapeldunaren atzetik. Taldekakoan aldizKraff-Atlético taldearentzat izan zen garaipena, etaAritz Egea, Peru Alfaro eta Egoitz Zalakainekin batera Euskadikotxapeldun izan zen maila honetan.
Argazkia: Aritz Egea bizikleta gainean artxiboko argazkian (utzita)