Bart gauean San Joan bezperako suakpiztu dituzte Urretxun eta Zumarragan. Ehunka pertsonek babestutapiztu zituzten ohitura zaharrak, eta gaur, San Joan egunekoospakizunak hartu du testigua Urretxun.
22:00etan piztu zen sua ZumarragakoEuskadi plazan. Aurretik udal musika banda ibili zen kaleak girotzen.Ondoren ere musika doinuek jarraitu zuten, eta sanjoanetako ohikodoinuen konpainian itzali zen sua.
Ordu erdi beranduago eman zioten suaUrretxukoari. Suaren inguruan ohiko ikuskizuna izan zen Urretxun:abestiak, dantzak, bertsoak… eta ondoren gaua, norberak nahi zuenarte luzatu zuen. Gaur, ondo dakizuen bezala, hasita dago San Joaneguneko erromeria Santa Barbaran, iluntzera arte luzatuko dena.