Antio jendez bete zen larunbatean,Santa Isabel egunean. Eguraldi onak lagunduta, eta Santa Isabel egunalarunbatarekin egokitu zelako, pasa den urteetan baino jende gehiagogerturatu zen Antiora, jaietako egun handia ospatzera.
Baseliza txiki geratu zen goizeko lehenorduan Ezpata Dantza saioa ikusteko. Beste urte batez, Irrintzitaldeko dantzariak amabirjina omendu zuten. Andoni Rodriguez, ImanolUrteaga, Aitor Zabaleta eta Mikel Antia izan ziren kapitainak, AndoniOruesagasti, Mikel Aranburu, Josu Otaegi, Iñigo Garralda, XabiMolina, Joanes Jaka, Eneko Galdos eta Eneko Esteibarrek lagunduta.
Baina dantzariak bakarrik ez ziren izanprotagonista, txistulariek ere izan zuten bere lekua. Antzinako Amatxistulari taldeko Maria Jesus Arratibel, Xabier Soraluze, AinhoaZumarraga, Maialen Mujika, Aitor Calvo, Maialen Zubizarreta, GorkaJaneiro, Oier Zabaleta eta Endika Alzelai aritu ziren.
Goizeko 9:30ean atera ziren udaletxekoagintariak, dantzariek eta txistulariek lagunduta Euskadi plazatik.Eitzagan egin zuten lehen geldialdia ohiturari jarraituz. Behin gorairitsita hamarretakoa egin zutean eta ezpata dantzaren txanda izanzen gero, prozesioak eta mezak jarraituta. Meza amaituta egin zenohorezko aurreskua. Ikusle ugari bildu zuen ekimenak. AinhoaZumarraga txistularia izan zen dantzariek oholtzara atera zutenlehendabiziko emakumezkoa.
Milaka izan ziren eguerdian koadrilenarteko bazkariaz eta arratsaldeko erromeriaz gozatu zutenak.Jaitsiera ere jendetsua izan zen aurten. Kaleko ezpata dantzak etaEuskadi plazan egiten den erromeriak osatu zuten Santa Isabel egunekoegitaraua. Su artifizialak eta Fabulosa taldearen kontzertua ere izanziren gauean.