Larunbata, jaietako egun handia izanbazen ere, igandean ere izan zen zertaz gozatua Zumarragan. Lehenengourtez, Berdintasunaren Aldeko Elkartasun Jaia egin zen atzo,Eraldatzen emakumeen elkarteak, eta Irrintzi dantza taldeakantolatuta. Zazpi taldek hartu zuten parte atzo, kolektibo etapertsona ezberdinen arteko integrazioa bultzatzen duen jaian.
Goizen zehar artisautza postuak izanziren; arratsaldean izan zen dantza saioa. Lurra eta Irrintzi dantzataldeek, Artexivu eta Afrik& afrikar dantza taldeek, Cañizal,Boreal eta Jose Mari Orbegozoren dantza taldeek aritu ziren oholtzagainean.
Bestalde, errekortadoreen ikuskizunakere, La Salle-Legazpi ikastetxeko zezen-plaza bete zuen. Parte hartuzuten errekortadoreen salto, jauzi eta zilipurdiek bertaratu zirenengozagarri izan ziren.
Gainera, atzokoa jubilatuei eskainitakoeguna ere izan zen. Goizean dantza eta musika saioa izan zuten.Mendizarra jota taldeak, Yerbabuena sevillana taldeak, Ondarre euskaldatza taldeak, Irri-Makila antzerki taldeak eta Goizalde abesbatzakhartu zuten parte emanaldian. Guztiak ere jubilatuek osatzen dituztentaldeak dira. Ondoren, bazkaria izan zuten guztiek Euskadi plazan,eta Euskodiskorekin dantzaldia arratsaldean.