Zumarragako Udaleko Arte Ederreneskolak, aurtengoan ere, udako ikastaro bereziak antolatu ditu.Oraingoan, 50 lagun inguru ari dira teknika ezberdinak lantzen,uztailean zehar. ”Ez da kopuru txikia dagoen eskaintza guztiaegonda”, dio Laura Zendoia eskolako irakasleak.
Ikasleak hiru taldetan banatu dituzte.Hamar urte arteko haurrek marrazketa lantzen dute, ”koloreak nahastueta plastilinazko lanak ere egingo dituzte tailerretan”.
10 urtetik 12 urte arteko umeak,”orain akuarelak lantzen ari dira, arkatza hartuko dute datorrenastean, eta amaierako astean oihal gaineko margoketak egingo dituzte:elastikoak eta biserak adibidez”.
Helduak oleoekin margotzen ari dira,kristal gainean margotuko dute, baita egur gainean ere. ”Mosaikoakegiteko asmoa dugu, izan ere, aurtengoan, teknika ezberdinakeskainiz, bakoitzak nahi duen bidea egingo du. Proposamen askoegonda, baliabideak izanda, egokia iruditu zaigu ikasle heldueinolabaiteko askatasuna ematea, nahiago duten teknika landu dezaten,edo guztietan aritu daitezen”.
Erakusketa
Uztaileko ikastaroetan ikasleek egitendituzten lanak irailaren 9tik aurrera erakutsiko dituzte ZumarragakoZelai Arizti aretoan. ”Irailaren 25era arte iraungo du, eta bizatitan egingo dugun helduen lanak eta haurrenak erakusteko”.Ikasturtean egindako lanak bitan banatu, eta urtean bi erakusketaantolatzen dituzte.