Artiz auzo zaharreko azken eraikinabota berri dute. XIX. mendean eraikitakoa zen, eta bota duteneangarai bateko arrastoa joan da berekin. Artiz familiak berelangileentzako eraikitako etxea zen.
”Artiztarrak Lehenengo Karlistadarengaraian Zumarragan zeuden jada”, Antonio Prada Zumarragakoudaletxeko artxibozainak esan duenez. ”1830. urtea izango zen,Karlistada 1845ean amaitu baitzen”. Artiztarrek orraziak, saskiaketa danborrak produzitzeko ireki zuten lantegia, Zumarragakolehenengo lantegia. 1885. urtean zabaldu zuen Justo Artizek. Urteberean hasi zen zumearen eta ihiaren lanketaren gorakada. Ondorenbuscatarren, legorburutarren, jakatarren eta garindarren lantegiakirekiko ziren. Jarduera horrek 1930ean jo zuen gaina.
Aurreko astean hondeamakina batekeraman zuen artiztarrek, Justo Artizek hain justu, eraikitakoeraikina. ”Bere langileentzat egin zuen etxea. Beranduago Orbegozokere egingo zuen gauza bera, gaur egun, Orbegozo pasealekua den auzoa,1964an inauguratutakoa”. Artiztarrek askoz ere lehenago egin zutengauza bera.
Igandean bazkaria
Jada desagertu den Artiz auzo zaharrekobizilagunek, auzoko azken etxea zenaren desagerpena aitzakiatzathartuta bazkaria egingo dute igandean. Dagoeneko 90 pertsonek emandute izena. Ez da baina, lehendabiziko aldia izango, orain hogei baturte ere bildu baitziren bizilagunak mahai baten inguruan. Orduan,auzoko helduenei omenaldia egin zitzaien: Federico Lizarralde etaJosefa Beldarrain senar-emazteei. Igande honetan ere egingo daantzeko zerbait. Benita Landa izango da bere bizilagunen omenaldiajasoko duena, irailaren 29an ehun urte beteko baititu.
Era berean azken urteetan zendu direnauzotarrak ere aintzat hartuko dituzte. Meza egingo da 12:30ean,Zumarragako Andre Mari Jasokundearen elizan, igandean. Ondoren EtxeBerri jatetxean egingo dute bazkaria auzotarrek. Gaurko eguna daizena emateko azkena, Garbiñe tindategian egin daiteke izenematea.