Lleidako Pirinioetako Aigüestortes iEstany s. Maurici Parke Nazionala ezagutzeko hiru eguneko zeharkaldiaantolatu du Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak. Lakuz, errekaz etamendi malkartsuko ingurunea da, ”zoragarria eta ezagutzea mereziduten horietakoa”, antolatzaileek esan dutenez.
Hiru egunetan zehar behar izango denguztia motxiletan eraman beharko dute mendizaleek – etapetan jatekoa,arropa, lozakua-. Ventosa i Calvell eta Amitges aterpeetan pasakodituzte gauak pentsio erdian, afaria eta gosaria bertan izangodituztelarik.
Goierri kirol elkartetik antolatu duten programa honakoa da:
- Uztailak 23.- 05:00 irteera, bidaia eta lehenengo mendi eguna: Arties – Restanca – Port de Crestada – Montardo (2.833 m)(aukeran) – Ventosa i Calvell aterpea.
- Uztailak 24.- Bigarren mendi eguna: Ventosa – Port de Colomers – Estany Obago – Port de Ratera – Tuc de Ratera (2.862 m)(aukeran) – Amitges aterpea.
- Uztailak 25.- Hirugarren mendi eguna eta itzulerako bidaia: Amitges – Port de Amitges – Tuc de Amitges (2.851 m)(aukeran) – Col Glaçat – Val de Gerber – Bonaigua.
Informazio gehiago,mapak, ibilbideak eta trakak Goierri kirol elkartearen web orrian duzue ikusgai. Jada izena emateko epea irekita dago, eta plazakmugatuak direnez, antolatzaileek izena lehenbailehen ematekogomendioa luzatu dute. Izena Goierri kirol elkartearen egoitzan emanbehar da eta uztailaren 18ra arte egongo da zabalik. Bazkideek 40€ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek aldiz, 50€.