Zumarragan pasa den astean egin zutenbezala, Urretxun ere herenegun osoko bilkura egin zuten, batzordeinformatiboak zehaztu eta erakundeetan udalaren ordezkariak izangodirenak izendatzeko.
Batzordeak sortu bazituzten ere,oraindik ez dituzte lehendakariak izendatu. Alkatearen esku geratu dazeregin hori. Hala ogasun batzordea, planeamenduena, landa garapenazeta ingurumenaz arituko dena, gizarte sailekoa, sustapensoziokulturalari dagokiona, hirigintza, obrak eta zerbitzuakkudeatuko dituena, eta parte hartze eta komunikazio batzordea osatukodituzte Urretxun.
Udalak erakundeetan izango dituenordezkariak bai izendatu dituzte. Eudelen, Zubillaga hiltegian,Ikastolaren batzordean, ur kontsortzioan eta Uggasan alkatea izangoda ordezkaria; Urola Garaia mankomunitatean alkatea bera eta ItziarAgirre. Ugisako ordezkaria Itziar Agirre izango da. EVEn UnaiBadiolak eta Luis Angel Tellezek hartu dute lan hori. Euskaltegianeta Sekundino Esnaola musika eskolan Unai Badiola eta Jorge Anduezaegongo dira. Haurreskolen kontsortzioan eta Gainzuri ikastetxean JonAltolagirre izango da udal ordezkaria. Institutuan eta Goimenen UnaiBadiolak ordezkatuko du udala eta La Sallen, azkenik Josu Sierrakhartuko du lan hori. Sasieta Mankomunitateko ordezkaritzaeztabaidatua izan zen, eta aurrerago zehaztea adostu zuten.
Soldatei dagokionean, alkateak 2.751euro jasoko ditu hilean. Alkatearen bigarrenak 2.528,16 euro jasokoditu. Talde politikoek 255 euro jasoko dituzte hilean, 85 eurogehiago zinegotzi bakoitzeko. Batzorde buruek, aldiz, 250 euro jasokodituzte hilean, eta 180 beste alderdietako ordezkariek.
Udalbatzarrak hileko azkenasteazkenetan egingo dituzte.
