San Kristobal jaia ospatuko duteZumarragako auzoan, datorren igandean. Erromeria giroan bertakoak etaherritik joango direnak elkartuko dira San Kristobal auzoan. Goizekohamaiketan, mezarekin, hasiera emango diote jaiari. San Kristobalekobaselizan izango da meza. Ana Peña arte historialari zumarragarrarenarabera ”Zumarragak duen altxorrik ezezagunenetakoa da, Antiokoaribegiratzen diogu bakarrik, baina San Kristobalekoa ere ederra da”.
Herri kirol erakustaldia
Aspaldiko ohiturari eutsiz, auzokogazteen herri kirol erakustaldia izango da jarraian, 12:00etan hainzuzen ere. Herri kiroletan arituko dira gazteaketa hain gazteak ez direnak ere. Trikitilariek saioa alaituko dute,eta ondoren, pintxoak eta ardoa banatuko dituzte San Kristobaleradoazenen artean.
Ohitura zaharra
Auzotarrek antolatutako festa da, bainaauzotarrez gain, Zumarragako herritar askok eta askok dute SanKristobaleko jaira joateko ohitura. Zumarragako Udalak autobus zerbitzuajarriko du aurten ere. 10:15ean aterako da autobusa Andre Mari Jasokundeareneliza paretik.