Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Areizaga-Kalebarren uholdeen plaza zenekoa (169. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/07/26
Otamotz

Bere azpian bi begikozubi zaharra zegoen eta Urola ibaia hazita zetorren bakoitzean tapoiasortzen zen. Handik gutxira, ura bere bidetik irten eta ingurukodenda eta atarietan sartzen zen. 90eko hamarkada hasieran arazoakonpondu zuen obra egin zen.

 

uholdeak_02.jpgUholdeei eta Areizaga-Kalebarrenplazako obrari buruz hitz egiteko horiek gertutik ezagutu zituztenlau lagunekin hitz egin dugu: bere bizitzan hamaika uholde pairatudituen Mikel eta Joseba Urdangarin Soraluze kaleko merkatariekin,obra bideoan grabatu zuen Mariano Garcia Areizaga kalekobizilagunarekin, Jose Julian Irizar Zumarragako alkate ohiarekin etaobran lan egin zuen Toribio Kerejetarekin.

 

Areizaga-Kalebarren plazako obra eginzuten arte Urola ibaiak sarritan gainezka egiten zuen eta ura makinabat aldiz sartu zen Urdangarindarren lokalean. Mikelek ezagutu zuenlehen uholdea 1940koa izan zen. Zortzi urte besterik ez zituen etagarbiketa lanetan lagundu behar izan zuen. Beldurgarriena, berriz,1953koa izan zen: urak metro eta erdiko altuera hartu zuen dendabarruan. Erreka aldetik zein Soraluze kaletik sartu zen.

 

Mikel bizitza galtzeko zorian izan zen:leiho bat ixtera joan zenean zer edo zer erori zitzaion hankagainera, baina ez zion garrantzirik eman. Ahal zuen jenero guztiaateratzen jarraitu zuen. Halako batean, zorabiatzen ari zelakonturatu zen. Goiko solairura igo zen, etxera, eta orduan konturatuzen hankan jo ziona kristal bat zela eta sekulako zauria zuela.Zorionez ez zen odolustu eta ezta zorabiatu eta uretan ito ere. ZoiloMendizabal praktikantea kalearen beste aldean bizi zen, baina ezinzuen kalea zeharkatu dena urez beteta zegoelako. Hanka alkoholarekingarbitzeko esan zien eta hala sendatu zuten.

 

Mikelek Iñaki Urdangarin Espainiakoerregearen suhiaren aitonak ere egun hartan susto itzela hartu zuelaoroitzen du. “Nik istripua izan aurretik ura bera eramateko zorianizan zen. Kanaloi bati helduta egon zen eta bere semeak eta biokerreskatatu genuen”. Uholde hura izugarria izan zen eta uraplazaraino heldu zen. Ezkiotarra taberna dagoen tokianUrdangarindarrek arropa denda zuten eta han ere kalteak jasanzituzten.

 

uholdeak_03.jpgNormala den bezala, Mikel Urdangarinekprimeran gogoratzen du egun hura: 1953ko urriaren 14a. Behin datahorrekin lotutako apustua jokatu zuen Politena tabernako Inaziozenarekin. “Inaziok uholdea urriaren 15ean izan zela zioen eta nik14an. Dirutza jokatzeko prest zegoen, baina nik ez niola dirurikkendu nahi esan nion: kafea, whisky kopa eta Montecristo purua jokatugenituen. Egun berean Urola ibaiak Zestoan autobus bat eraman zueneta errepide ondoan oroigarri bat dago. Biok autoa hartu eta harajoan ginen. Inaziok arrazoia nuela ikusi zuen eta apustua ordainduzuen”.

 

Zoritxarrez, Mikel Urdangarinekuholdeen inguruko hamaika istorio ditu. Lau urtean behin, gutxigorabehera, ura dendan sartzen zitzaien. Bazekien Urola ibaiakgainezka noiz egingo zuen. Hala, behin autoa denda aurrean utzi zuensaltzaile bati beste nonbaitera eramateko esan zion. “Aurki uradendara sartuko zela eta autoa hortik kentzeko esan nion. Ez zuensinesten, baina azkenean kasu egin zidan. Zenbaitetan esan ote ditniri esker ez zuela autoa galdu!”, gogoratu du.

 

Uholdeekin zituzten arazoak errekakoobra egitearekin batera bukatu ziren. “Jose Julian IrizarZumarragako alkate zen garaian egin zen eta eskertzekoa da. Obra eginaurretik beldurrez bizi ginen: zubiak bi begi zituen eta horiektapatzen zirenean, akabo. Lau urtez behin, gutxi gorabehera, uradendara sartzen zen. Azken aldian amore emateko zorian izan ginen.Hala ezin zen bizi. Burua altxatzen hasten ginen bakoitzean berriroura dendara sartzen zen. Zorionez, azkenean sekulako obra egin etaarazoa konpondu zen”, azaldu du Josebak, Mikelen semeak.

 

uholdeak_04.jpgObra hori ondo ezagutzen duen inor badahori Mariano Garcia da. Garcia Urretxuko Areizaga kalean bizi da,bertan denda izan zuen eta bere etxeko balkoitik plaza primeranikusten da. Balkoian markak egin zituen bideokamera beti toki bereanjartzeko eta obrak iraun zituen bi urte luzeetan egunero-eguneroirudiak grabatu zituen.

 

Garai batean oso gustukoa zuen kamera.“Denbora nuen guztietan hartzen nuen, baina nire lanik handiena etagarrantzitsuena erreka estali zutenekoa da. Nire ustez obra horiEgiptoko Asuan presakoaren pare da: bata herri mailan eta besteanazio mailan. Oso garrantzitsua izan zen Urretxu etaZumarragarentzat. Lanek bi urte iraun zuten eta egunero hartu nituenirudiak. Etxeko balkoian markak egin nituen tripodea beti toki bereanjartzeko. Ikusgarria da habeak nola jarri zituzten”, azaldu du.

 

Obrak merkatariei mesede itzela eginziela gogoratzen du. Ez bakarrik uholdeekin bukatu zuelako. “Niredenda herri erdian zegoen, baina trenbidea eta murrua zirela etadendara heltzea zail samarra zen. Orain, berriz, toki pribilegiatuada. Gainera, han guraso asko ibiltzen da haurrekin”.

 

Obra hura oso ondo oroitzen dutenetakobat Toribio Kerejeta zumarragarra da. Izan ere, obran lan egin zuenbere kamioiarekin. “Urretxu eta Zumarragan egin den langarrantzitsuenetakoa da. Beharrezkoa zen. Kalebarren azpian zubi batzegoen eta bertan egur asko pilatzen zen. Gainera, garai hartanerreka ez zen egun bezainbeste garbitzen. Garbiketa behar zuen,urtetako lurra, harriak eta arbolak baitzeuden pilatuta. Guk metropare bat jan genion behera errekari eta zubi zaharra kentzea ere osomesedegarria izan zen. Arazoa ez ziren begiak, baizik eta lurrazubitik gero eta gertuago zegoela. Zuloa ixteko zorian zegoen etabizilagun eta dendariak urduri bizi ziren. Unanue tabernauholdeengatik itxi zen eta Politena ere ixteko zorian izan zen”.

 

uholdeak_05.jpgKerejetak hiru bat hilabete eman zituenAreizaga-Kalebarrenen lanean. “Guk dragatua egin genuen. Halakolanetarako enpresa oso trebatuak daude, baina Mariezkurrena berezikiona da. Harri-lubetak (eskollerak) egiten batez ere. Ordu pila batsartu zituzten eta lan oso serioa egin zuten. Obra bukatu zenetikinongo arazorik ez dela izan ikustea besterik ez dago”.

 

Lanek iraun zuten bitartean, ordea,arazoren bat edo beste izan zen. Kerejeta itota hiltzeko zorian izanzen. “Goiz batean, Kalebarrenen bertan, Etxaniz armategiarenparean, kamioia aparkatu eta jaitsi egin nintzen makinistari egun onaemateko. Nik hanka jarri nuen lekua azpitik urak janda zegoen etauretara joan nintzen. Ez nekien igeri egiten! Eskerrak makinistakikusi ninduen, bestela han geldituko nintzen”.

 

Beste langile batek ere sekulako sustoahartu zuela gogoratzen du. “Errekara erori zen eta urak eramanzuen. Hiltegi parean adar bati heldu zion eta han egon zenhondeatzailea heldu zen arte. Beste mutil bat palan igo zen eta harkatera zuen errekatik. Larri atera zuten. Garai hartan ez zen egungosegurtasun neurriekin lan egiten”.

 

Jose Julian Irizarrek ere ederki dakinola lan egiten zen urte haietan, 90eko hamarkada hasieranZumarragako alkatea izan baitzen. Bera izan zenAreizaga-Kalebarreneko obra bultzatu zuenetako bat. Bera udaletxeraheldu aurreko legealdi batean ere ibaian lan egin zela oroitzen du.“1983ko uholdeen ostean, Renferen presioak zirela eta, geltokiinguruan zer edo zer egin zen. Ez zen erabaki zuzena izan, tapoihandia Kalebarrenen sortzen baitzen eta geltokiko arazoa konponduondoren ura are eta indartsuago heltzen baitzen”.

 

uholdeak_06.jpgHala, 1988ko uholdeen ondoren arazoabehin-betiko konpontzea erabaki zuten, baina konponbidea uste bainokonplexuagoa eta garestiagoa zen: plaza altxatu eta bi begiko zubizaharra botatzea ez zen aski, erretena zuzendu behar zen eta maldahandiagoa eman behar zitzaion. Horretarako hiltegia, tailer bat etaTiffany’s diskoteka mitikoa hartzen zuen eraikina bota behar ziren.

 

Madrilgo enpresa batek irabazi zuenobra egiteko lehiaketa, baina ordainketa-etendura espedienteadeklaratu zuen eta Mariezkurra enpresa nafarra izan zen azkeneanlanez arduratu zena. Irizarrek uholdeak_07.jpgnafarrak nahiago zituen, baina honekguztiak lanen hasiera atzeratu zuen eta inguruko bizilagunek besteuholde batzuk pairatu behar izan zituzten: 1992ko San Joanbezperakoak.

 

Handik gutxira hasi ziren lanak.“Mariezkurrenak sekulako lana egin zuen. Alpe d’Huez mendatekoharri-lubetak ere eurek egin zituzten”, aipatu du Zumarragakoalkate ohiak. Kerejetak aipatutako lan istripuez gain, bestegorabehera batzuk ere izan ziren. Irizarrek zubi zaharralehenbailehen eraisteko agindua eman zuen Ondare Historikokoarduradunak beragatik galdetu zutela jakin bezain pronto. Ez zuenatzerapen gehiagorik nahi.

 

Areizaga-Kalebarren plaza 1994koekainaren 17an inauguratu zen: txistorra-jana eta dantzaldia izan ziren

Plaza 1994ko ekainaren17an inauguratu zen. Ekitaldian bi herrietako alkateek parte hartuzuten: Irizarrek berak eta Ramon Arbizu urretxuarrak. OndorenMariezkurrenak eskainitako txistorra-jana eta berbena izan ziren.Urretxuarrek eta zumarragarrek bazuten zer ospatu, obra hari eskerUrolak ibaiak ez baitu gehiagotan gainezka egin. Dena den, JosebaUrdangarin etorkizunean berriro arazoak sortuko diren beldur da.“Apur bat kezkatuta gaude, errekan oihana sortzen ari baita.Dagoeneko alkateari eta Aldundiari gure kezka azaldu diegu. Izan ere,euri asko egiten duenean Urolak enborrak eta adarrak ekartzen ditueta zubiaren ahoan berriro tapoiak sortuko diren beldur gara.Inguruko merkatariak arazoari konponbidea jartzeko borrokatzen arigara. Guri ere zuhaitzak gustatzen zaizkigu, baina urak bidea librebehar du”, amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

La Salle-Legazpi ikastetxe pareko zubia bota dute

2026/07/25
Zumarraga
2

LAB sindikatuak Urretxuko Udalak "legez kanpoko kontratazioak" egiten dituela salatu du

2026/07/23
Urretxu
3

Urretxuko alkatearen erantzuna EH Bilduk jaien antolaketaren eta Euskal Jaiko desfilearen inguruan egindako proposamenari

2026/07/23
Urretxu
4

Aner Irizar txirrindulari zumarragarra BBK-Euskadi taldearekin arituko da uda honetan

2026/07/26
Zumarraga
5

Jon Zalduak Gipuzkoako gazte mailako aizkolari txapelketa irabazi du

2026/07/25
Zumarraga
6

Mexiko eta Ginea Bissauko taldeek parte hartuko dute Urretxuko Herriarteko 37. Folklore Jaialdian

2026/07/24
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT