Datozen irailaren 9an, 10ean eta 11anPirinioetara irteera antolatu du Ostadarrek. Bidaia ”luze samarra”izango dela aurreikusi dute antolatzaileek, eta horregatik,ostiralean, hilak 9, goizeko bostetan jarri dute irteera ordua,Zumarragako parrokia ondoan. Hala, asteburu horretarako antolatuduten egitaraua ondokoa da:
- Ostirala, irailak 9: Lauko parkingerainoko bidaia, 927 metroko garaieran, Riberot haranean eta ondoren Estagnous -2245m- aterperainoko bidea osatu; 1300 bat metro dira desnibelari dagokionez eta balizatutako xendra jarraituz 4 ordu t’erditan osatzea aurreikusten da.
- Larunbata, irailak 10: Pic des Trois Comtes, 2689m.(Hiru Kargudunen tontorra) izeneko mendira igo, Rond eta Long aintziretatik igaroz, Barlonguera lepora iristeko eta handik tontorrera igotzeko: Aran haraneko bista zoragarriak ikus daitezke gainetik. Ibilbidea 6 bat ordukoa izango da.
- Igandea irailak 11: Mont Valiert -2838 m.- tontorrera igo, Faustin lepotik gora eginez, eta ostera Pla de la Lau zabalera jaitsiera luzea osatuz, bai aterperainoko bidea jarraituz bai Pécouch lepotik, Milouga aintziratik eta Cap des Lauzets-etik igaroz, zati batzuetan “Askatasunaren Bidea” jarraituz, eta besteetan GR10-etik eginez.
Irteera interesatutadauden herritar guztientzat zabalik dago. Parte hartunahi dutenek,aldez aurretik izena eman beharko dute, Ostadar mendiz taldearenegoitzan (Zelai Arizti kultur etxean), asteartean , ostegunean etaostiralean 20:00etatik 21:00etara, 943723385 telefonoan edoostadar@ostadar.org posta elektronikora mezu bat idatzita.