Zumarragako Aginaga auzoan estalitakopilotaleku bat eraikitzeko lanak hasi berri dituzte. Proiektuari,uztailean Zumarragako udaletxean egin zen osoko bilkuran emanzitzaion beharrekoz onespena. Lanak hasi berriak dituzte, pilotalekuaeraikiko den eremua zulatzen eta atontzen hasi dira orain. Pilotalekuberria azarorako amaituta egotea da Udalaren asmoa.
Lanak udalak bertan dituen 540 metrokoadroko lur sailean egin behar ziren, eta hasiera bateanpilotalekuaren frontisa elizako paretari itsatsita eraiki nahibazuten ere, gotzaindegitik ez zieten horretarako baimenik eman.Hala, pilotalekuak 20 metro luze izango ditu, eta 14 metrokofrontisa. 199.974.078 euro kostako da, BEZa barne, eta EuskoJaurlaritzak 118.000 euro emango ditu lanetarako. Mikel Serranoalkateak bizilagunen «aldarrikapen historikoa» dela azpimarratuzuen, uztailean egin zen osoko bilkura hartan.
Ikusi bideoa: