Irailaren 12an Herriarteko 37. Folklore Jaialdia egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan, Lurra dantza taldeak antolatuta. 10:00etatik 14:00etara folklore azoka izango da, 13:00etatik 14:00etara munduko dantzen ikastaroa eta 18:30ean dantza jaialdia. Primadera (Arbona, Lapurdi), Calmecac (Mexiko), Netos de Bandim (Ginea Bissau), Esbart Arrels (Herrialde Katalanak) eta Lurra (Urretxu) taldeek parte hartuko dute.
