Aurreikusita zegoen bezala, PedroLaskurain izango da aurrerantzean Zumarragako parrokiako erretoreberrian. Hamalau urtez izan da Luis Mari Segurola, Andre MariaJasokundearen elizan apaiz, baina iritsi zaio dagoeneko erretiroahartzeko unea. Igandean egin zen ordezkapena ofizial, Jose InazioMunilla Donostiako gotzaiak ospatutako mezan. 12:30ean eman zitzaionhasiera mezari, eliza jendez lepo zela.
Omenaldia
Irailaren 25a da, Luis Mari Segurolariomenaldia egiteko eliztarrek aukeratu duten data. 12:30ean mezaegingo da Andre Maria Jasokundearen elizan, bertako abesbatzarenparte hartzearekin. Ondoren, 14:00etan bazkaria egingo da Etxe Berrijatetxean. Bazkarira joan nahi duenak, txartela erosi beharko dualdez aurretik. Txartelak 35 euro balio dute eta Mikel Lizarraldejantzi-dendan, Julita mertzerian eta Leku Ona zapata-dendan daudesalgai. Nahi duenak, parrokia-bulegoan ere izango ditu eskuragarriastelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.
Goierriko Hitzan, elkarrizketa egin diote Luis Mari Segurolari. Irakurri aurrerapena, hemen klik eginda.
Ikusi bideoa: