Eguraldiak gehegi lagundu ez badu ere,aparteko giroa izan da aurtengo Santa Anastasia jaietan. Ostiraleanhasi eta atzo eman zioten koadrilek amaiera jaiei. Tartean,lehiaketak, musika emanaldiak, Euskal Jaia eta hamaika ekintza izandira, herritarren gozagarri.
Akelarreren pregoia
Ostiral iluntzean, Akelarre elkartekokideek irakurri zuten pregoia, eta ondoren txupinazoa bota, SantaAnastasia jaiei hasiera emanez. Iparragirre plaza jendez gainezkazegoen. Musikariak eta erraldoiak ere plazan ziren, azken hauetakobat ziplo erori zen, gainera, txupinazoaren ondoren. Akelarreelkarteko ordezkariek, pregoia hitz hauekin amaitu zuten: ”Onegin!”
Lehiaketa gastronomikoa
Larunbat goizean, abelgorrienerakusketa jarri zuten Abenidan, eguerdira arte ikusgai egon zena.Abenidan bertan, Imanol Lazkano, Juan Jose Eizmendi ”Loidisaletxe”eta Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako Gorka Azkarate bertsotanaritu ziren. Aurretik, entzierro txikia izan zen.
19:00etan Herriarteko 23. FolkloreJaialdia hasi zen Gernikako Arbola plazan. Hiru taldek hartu duteparte aurtengoan: Errioxako Grupo de dancas Navarretek, MexikokoFusion Folcloricak eta Beskoitzeko dantza taldeak.
Behin plater guztiak probatuta,Txintxoak koadrilarentzat izan zen sari nagusia. Luis Migel Ibeaseketa Manolo Cercak jaso zuten saria, koadrila guztiaren izenean.Aurkezpen onenarena Dima koadrilarentzat izan zen. Udalak, oroigarribana eman zien epaimahaikideei, eta Akelarre elkarteko ordezkariImanol Amundaraini eta Moises Intzari oroigarri bereziak, urteetanbere elkarteak lehiaketa antolatzen egindako lana eskertu asmoz.
Igandean, Euskal Jaia
Euskal Jaiari goizean goiz emanzitzaion hasiera. Aurten, goizerako aukeratutako gaia ”artilea”izan da. Goizean zehar, gai honen bueltan artisauek bere produktuakerakutsi zituzten. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoek ere, urterolegez, kaleak alaitu zituzten.
17:30ean, eta euripean eman zitzaionhasiera, eguneko ekitaldi nagusiari: karrozen ibilbideari. 52. EuskalJaia izan da aurtengoa, eta 10 koadrilek hartu zuten parte, karrozakegiten. Herriko eta kanpoko musikariek eta dantza taldeek osatuzuten, aurten euriz bustitako ibilbidea. Zoze koadrilarentzat izanzen azkenean, epaimahaiaren eta karroza egileek ematen dituzten bisariak. Gernikako bonbrdaketaren 75. urteurrena beteko da aurten, etagertakari hura ekarri zuen gogora Zoze koadrilak karroza gainera.Gaia irudikatzeko Pablo Picassoren ”Gernika” koadroa hirudimentsiotan egin zuten.
Astelehena, koadrilen eguna
Atzokoa izan zen jaietako azken eguna,koadrilei eskeintzen zaiena. Abenidan koadrila ugari elkartu zirenbazkaritara, aurreko egunetakoa baino giro hobea lagun. Ondoren,ohiturari jarraituz, koadrilen arteko sokatira lehiaketa izan zenGernikako Arbola plazan. Buztangorri koadrilakoentzat izan zen garaipena.
Eta jaiei agur esateko, Kantu afaria eginzen Abenidan. Aurtengoan, zendu berri den Xabier Lete izan dutegogoan eta Jesus Guridiri ere egin diote omenaldia. Jende ugari bildu zen, kantuan jaiei agur esateko.