Urola Garaiko Sortzen ideien sareakhasitako bideari jarraipena emango dio datorren astean. Urtarrileanhasi zuen bere ibilia 50 pertsonez osatutako taldearekin, Uggasak, Urola Garaiko Garapen Agentziak sustatuta. Ekimenarenhelburu nagusia, ideia berritzaileak sortu eta eskualdean enpresaproiektu berriak bultzatzea da.
Horrela, urtarrilean hasitakoarijarraipena eman asmoz, datorren astelehenean eta asteartean bi saioberri egingo dira, lan-tailer moduan garatuko direnak. Topaketahauetan, interesa duen edoizen pertsonak parte hartu ahala izango du,bai lehendabizikoan parte hartu zutenek, baita sarearekin bat egineta bere proposamenen berri eman nahi dutenek ere.
Datorren astean, hilaren 26an eta 27anegingo diren tailerretan, bertan parte hartuko duten pertsonenalderdi aktibo eta eta sortzailea piztea da helburua. Horretarakogarrantzi berezia emango zaio Sortzen sarea garatzeari eta taldeikaskuntzari. Epe motz eta ertainean, emaitzak lortzera, eta ezagutzaeta esperientzien bateratze lanetara bideratuko dituzte sarekokideak.
Aipatzekoa da, sare honek, azkenhelburu bezala, ideiak, enpresa berritzaile bilakatzea daukala.Horretarako bidean, pertsona eta ideien arteko interakzioa sustatzeazgainera, eskualde mailako baliabideak erraztuko ditu, eta eskualdetikkanpo dauden beste baliabide batzuk ere gerturatuko ditu.
Topagunea bi egunetan zehar gauzatukoda, hilaren 26an eta 27an. Sortzen enpresa gunean egin da hitzordua(Mugitegi, C bidea, 18; Urretxu), arratsaldeko seietatik zortzietara.
Gaiarekin erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en:
- Sortzen ideien sareak 50 pertsonekin hasi du ibilbidea (2011/01/31)
- Eskualdeko enpresa haztegi berria martxan da (2010/11/29)
- Sortzen Enpresa Gunea aurkeztuko da bihar (2010/11/25 )
Argazkia: Sortzen ideien sareko partehartzaileak, joan zen urtarrilean (utzita)