Urretxu eta Zumarragako udalek,Bi-tartean merkatarien elkartearen laguntzaz, plastikozko poltsenerabilera gutxitzeko kontzientziazio kanpaina jarri zuen martxan pasaden ekainaren 6an. Urretxu eta Zumarragako herritarren artean, poltsaberrerabilgarriak banatu dira, eta erosketa karrotxoen zozketarakotxartelak banatu dituzte hilabete hauetan guztietan.
Kanpainiaren azkenekoastea izango da honokoa, irailaren 30ean emango baita amaitutzat.Dena den, oraindik egun batzuk gelditzen dira, eta antolatzaileekherritarrak kanpainan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Kanpainiaren funtzionamendua ondorengoada:
Bi-tartean dendetako batean, poltsaberrerabilgarria erabiliz (kanpainakoa edo antzekoa), bezeroekerosketa egiten duten bakoitzean, dendariak txarteleko laukitxobatean zigilua jarriko dio. Txarteleko laukitxo guztiak zigiluzbetetzean, azken zigilua jarritako dendan utzi behar da txartela,zozketarako, beraien datuak erantsirik.
Esan bezala, txartel beteakentregatzeko azken eguna irailaren 30a izango da, kanpainari amaieraemango dioten eguna. Erosketa karrotxoen zozketa, datorren urriaren3an egingo da. Norbaitek txartela galdua balu, Urretxu etaZumarragako udaletan berri bat eskuratzeko aukera izango da oraindik.
Egilea: Asier Zaldua