Goierri Garaia mendi lasterketa,urriaren 16an gauzatuko da aurten, izen bereko mendi taldeakantolatuta. Laugarren ekinaldia izango du, eta berrikuntzanabarmenekin dator. Izan ere, aurten lehen aldiz, mendi lasterketenEuskadiko Koparako puntuagarria izango da. Euskadiko Kopako azkenproba izango da gainera, Urretxuko eta Zumarragako mendiak zeharkatudituen hau. Gure mendietan erabakiko da beraz, nork jantziko duenaurtengo txapela.
Mendi lasterketaren ezaugarriak,aurreko edizioetako berak izango dira. Ibilbidea urterokoa izango da.Guztira 23 kilometro inguruko ibilbidea izango da, 1550 metrokoigoera metatuarekin. Lasteketari 10:00etan emango zaio hasiera,Areizaga-Kalebarren plazan. Handik Beloki eta Izazpiko tontorrak igobeharko dituzte lasterketariek, ondoren berriro Areizaga-Kalebarrenera jaisteko. Lasterketaren bigarren zatiaUrretxuko eremuan egingo da. Irimoko tontorrera iritsi beharkodirelarik korrikalariak. Lasterketak tarteko helmuga izango du biherriak batzen diren plazan, horrek erakargarritasun handia emangodiolarik probari.
Orain arte, ”oso arrakastatsua izan damendi lasterketa hau”, Goierri Garaia mendi taldeko kideek esandutenez. ”100 bat lagun inguruko tropela bildu izan da orain arte,baina aurten, Euskadiko Koparen aitzakian parte hartzaile kopuruabikoiztea espero dugu”, gaineratu dute.
Goierri Garaia mendi lasterketa taldekowebgunean aurkitu daiteke lasteketari buruzko informazio gehiago. Weborri honen bitartez ere bideratu daitezke izen emateak. Partehartzaile guztientzat opari poltsa bat egongo da, ”kamiseta bat etabeste hainbat gauzarekin”. Lasterketaren amaieran hamaiketakoa ereeskainiko da, eta maila bakoitzeko aurreneko sailkatuek sari ederrakjasoko dituzte.
Egilea: Goierri Garaia mendi taldea