Hilabete honetan lau eguneko irteeraproposatzen du Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak. Irteera LeongoArgüellos eskualdeko kareharrizko mendi ederretara izango da.VALDORRIA (1.927 m), MACHAMEDIO (1.911 m)-FONTUN (1.948 m), POLVOREDA(2.011 m) eta BOD0N (1.957 m) mendietara egingo dituzte irteerak.
Kantabriar Mendikateko erdialdeanBernesga, Torio eta Curueño ibaien urak bere bidea hasten dute etakareharrizko mendietan arroila politak irekiz Argüellos eskualdekoharanak zeharkatzen dituzte.
Lurralde oso menditsua da. Bertan mendiugari eta ederrak aurkituko ditugu, bi mila metro inguru altuerakoakdira eta mendizaleari Leongo mendi ederrenetariko batzuetan ibilbideeta jarduera interesanteak egiteko aukera eskaintzen die.
Txango honetarako aukeratu ditugunmendiak eskualdea pixka bat ezagutzeko aukera ematen dute: PicoFontun (1948 m), Machamedio (1911 m), Polvoreda (2011 m). PeñaValdorria (1927 m) eta Bodon de Valdelugueros (1957 m) mendi mitikoa.
Irteera urriaren 22tik 25era izango da.Irteera egunean, goizeko 5etan egin dute hitzordua, Goierrielkartearen egoitza ondoan. Leku muga izango denez, aldez aurretikizena ematea derrigorrezkoa izango da. Izena urriaren 17ra arte emanahal izango da Goierriren egoitzan. Bazkideek 40 euro ordaindubeharko dituzte, eta bazkide ez direnezk berriz, 50. Informaziogehiago Goierri mendi taldearen web orrian.