700dik gora izan dira, goizeko eguraldieskasari aurre eginez, bizikleta gainera igo eta Z-Z Urolako Trenabizikletaz ekimenean parte hartzera animatu direnak. Iaz, inoizkoparte hartze kopuru handienarekin burutu zen Z-Z Urolako Trena, 362lagunekin. Aurten, antolatzaileek kopuru hori gainditzea esperozuten, baina marka guztiak hautsita egin da gaur, ekimenarenzazpigarren edizioa. Parte hartzaileen jatorriari dagokionez,gehiengo nabarmen bat Urretxu eta Zumarragako bizilagunek osatutakoaizan da. Kanpotik etorritakoak gutxiengoa izan dira.
Aurreko urteetan bezala, aurten erehiru ibilbide izan dituzte bizikleta zaleek aukeran: Urretxu-Lasao(51 kilometro), Urretxu-Azkoiti (28 kilometro) eta Urretxu-Aizpurutxo(14 kilometro). 9:00etan irten dira Kalebarren-Areizaga plazatikibibide luzea egitera animatu direnak. Ordu bete beranduago berdianegin dute, ibilbide ertaina eta motza aukeratu dituztenek. Anoapostuak Azkoitin eta Aizpurutxon jarri dituzte.
Helburua betetzat eman dute aurten ereantolatzaileek, jendea bizikletan ibiltzea bultzatu nahi baitahorrelako ekimenekin.
Egilea: Goierriko Hitza