Aritz Lasa eta Retegi Bik ostiraleanjokatuko dute, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, 4 t´erdikotxapelketakren barruan, final zortzirenetako partida izango da. Atzo,pilotak aukeratzen aritu ziren bi pilotariak, eta ostiraleko partidabegira dituzten aurreikuspenak eta asmoak agertu zituzten.
Bermeon aurpegian jasotakopilotakadaren ondotik jokatzen zuen bigarren partida zuen Lasak, pasaden ostiralekoa, Urrutikoetxearen aurka. Azken hau ere lesio batetikosatu berri zegoen, eta forma aldetik nola zeuden neurtzeko partidaerabakiorra izan zen bientzat. Lasak, Urrutikoetxeak baino partidahobea jokatu zuen eta urretxuarrak «ondo» ikusi zuen bere burua.
Julen Retegi ere ez dago bere onenean.Eratsungo aurrelariak San Mateotako ferian jokatu zuen azkenekopartida, orain hiru aste. Ordutik, ez du partidarik jokatu arazofisiko ezberdinen ondorioz. Ostiralean izango duen maila nolakoaizango den, ez dago beraz, aurretik jakiterik.
Retegi Bik eta Aritz Lasak jokatu dutenpartidaren aurretik, binaka arituko dira Idoate-Peñagarikano etaMendizabal III-Pascual. Partidei 22:15ean emango zaie hasieraEderrenan. Sarrerak salgai daude dagoeneko 25 eurotan. Aldez aurretikeskuratzeko Olayari deitu, 661 259009 telefonora.