Urretxuko Aikur erle museoak bisitarieiateak zabaldu dizkie asteburuan, doako erakustaldiekin. Otegifamiliakoek, erleen inguruko azalpenak emateaz gain, eztia egitekoprozesua pausoz pauso erakutsi dute, eta bukaeran, eztia probatzekoaukera ere izan dute bisitariek.
Elias Otegik azaldu duenez, Aizpurutxoauzoan hasi ziren eztigintzan aurreneko pausoak ematen. Garai hartan,“erlauntza bat eta liburu bat” besterik ez zuten, baina urteenpoderioz, esperientzia hartzen joan dira. 1995. urtean zabaldu zutenAikur museoa Urretxun, eta egun, 350 bat erlauntza edo kaxa dituzte.
Baina erleak zaintzeaz eta eztiaegiteaz gainera, prozesu hori guztia nolakoa den ere azaltzen dietebisitariei. Gaurko jardunaldi berezia aprobetxatuta, prozesu horigertutik ikusteko aukera izan da museoan. Goizeko aurreneko txandan,30 bat lagun bildu dira.
Museoko arduradunek azaldu dutenez,“ezti berezia” da gaur egin dutena, artea baitu oinarri. Eztihori egiteko erabili dituzten erleek, artearen nektarra hartu dute,eta horrek, “kolore eta zapore berezia” ematen dio azkenproduktuari. Izan ere, erleek erabiltzen duten landare motarenarabera, erabat aldatu daiteke zaporea. Artea oinarri duen eztiak,kolore ilunagoa du.
Eztia biltzeko prozesua
Udazkenarekinbatera hasten da eztia ateratzeko garaia. Erleak, udaberritik aurrerahasten dira eztia egiten, eta Elias Otegik azaldu duenez, hasieranberaien kaxa bete arte uzten dituzte. Hori betetakoan, altzak (bestekaxa gehigarri batzuk) jartzen dizkiote gainean, eta horiek beteahala hasten dira eztia jasotzen. “Denboraldi ona bada, erlauntzabakoitzak altza bat baino gehiago ere betetzen du”. Altza horietakoeztia jasotzen dute, baina oinarrizko kaxakoa sekula ez. “Azpikoabeti uzten da, neguko erreserba moduan. Erleek beste jatekorik ezdutenean, eztia jaten dute, eta beraiena dena, ezin da ukitu”.
Behin kutxetatik abaraxkak ateratakoan,gainean izaten duten argizaria kentzen zaie. Kopuru txikia bada,labana bat erabilita kentzen da; kopuru handiagoak direnean, makinaberezi bat erabiltzen dute, “bestela lan handia delako”. Argizarihori, urtu eta beste erabilpen batzutara bideratzen dute; kiloka eresaltzen da. Behin argizaria kendutakoan, abaraxketatik eztiaateratzen da, beste makina baten bidez. “Garbigailu baten modukoada –dio Otegik– eta alde batera eta bestera bueltak ematen ditu,hasieran poliki, eta gero azkarrago, ezti guztia atera arte”. Behineztia ateratakoan, 10-15 bat egunean ontzen uzten dute. Argizariakeztiak baino pixu gutxiago duenez, berez joaten da edukiontziarengoraldera, eta horrela apartatzen dituzte azken ondarrak.
Asteburuko bisitetan prozesu guztiaazkar egin zutenez gero, 10-15 egun itxaron beharrean, momentuanfiltratu zuten eztia, beste teknika bat erabilita. Ondoren,bisitariek beraien aurrean egindako eztia probatzeko aukera izanzuten, baita Goierrin egiten diren beste ezti mota batzuk ezagutzekoaere.
Egilea: Goierriko Hitza