Aritz Lasak ostiralean galdu egin zuenJulen Retegiren kontra, eta honenbestez, urretxuarra lau t’erdikotxapelketatik kanpo gelditu da. Partida horretako irabazleak,Barriolaren kontra jokatu beharko du ostiralean, Beasainen egingo denpilota jaialdian; honenbestez, bi nafar, Retegi eta Barriola arikodira aurrez aurre.
Aritz Lasak etxean, Ederreran jokatuzuen ostiralean, baina zaleen babesa ez zen nahikoa izan. Partidagogorra eta lehiatua izan zen, eta Lasa gogor saiatu bazen ere, ezzen Urrutikoetxearen kontrako kanporaketan bezain fin aritu. Nafarrakberriz, ondo asmatu zuen hasieratik, eta 12-4 aurrea hartu zuen.Lasak ez zuen etsi, eta atzera partidan sartzen asmatu zuen (16-12).Lasak gora egingo zuela zirudien momentuan ordea, Retegik ez zuenbarkatu, eta urretxuarraren tanto bakoitzeko, beste bi egiten zituennafarrak. Tarte handirik ez zion atera etxeko mutilari, eta 16-19 erejoan ziren, baina handik aurrera, Retegirena izan zen partida.
Beasainen, azken bi txapelketetankanpoan utzi duen Abel Barriola izango du zain. Jaialdia ostiraleanizango da, Antzizar kiroldegian.
- Ikusi partida laburbiltzen duen bideoa jarraian:
Egilea: Gotzon Aranburu