Zumarragako I. Mahatsaldia izena jarridiote egitasmoari. 29. Buzkantza lehiaketaren harian, 3. Pintxolehiaketari batu diote, aurtengoan, ardo eta xanpain dastaketa.Zumarragako ostalari talde batek antolatu du Udalaren babesarekin.
Hilaren 26an, asteazkena, hasi etahilaren 28an amaituko da, ostirala. Datorren asteazkenean izango daxanpain dastaketa, Iban Matek gidatua. “Jendeari transmititu nahidiogu kultura hau. Modu sinplean dauden xanpain moten berri emangodugu”, esan du aurkezpenean. Dastaketa Zelai Arizti Kultur Etxeanizango da, 19:30ean. Toki muga dago, 66 lagun hartuko dituzte askojota.
Hilaren 26an eta 27an ardo dastaketaegingo dute Euskadi plazako arkupeetan. 20 upategik parte hartukodute, eta 60 ardo inguru dastatzeko aukera emango dute. Dastaketa18:30tik 21:30ra luzatuko da.
Egun bakoitzerako txartelak 8 eurotansalduko dituzte eta bi eguneko txartela 14 eurotan. Saltokiak ondokotabernak dira: Arkupe, Hirukia, Iburreta, Saski, Txanpon, 4 Vientos,Monterrey eta Korta. “Zumarragako taberna guztiei luzatu dieguparte hartzeko aukera, eta taberna hauek eman dute baiezkoa”,adierazi du Mikel Serrano alkateak. Ardoen kalitatea “oso ona”izango dela ere azpimarratu du.
Egilea: Goierriko Hitza