2008an jarri zuen martxan ZumarragakoUdalak giza eskubideetan oinarritutako marrazki lehiaketa.Lehiaketaren helburua Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalakjasotzen dituen balioak sustatzea da. Hala nola, bakea, justizia,askatasuna, elkartasuna, berdintasuna eta besteekiko errespetua.Mikel Serrano Zumarragako alkateak, eta Mari Mar Iglesias, GizaEskubideen departamenduko batzordeburuak, lehiaketaren nondiknorakoak aurkeztu zituzten atzo, Zelai Ariztin.
Lehiaketa, Zumarragako eta Urretxukoikastetxeetako 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutadago. Bi sailetan banatuko dute, 11 urtetik beherakoena bata eta 12urtetik gorakoena bestea. Din A4 tamainako lan bat aurkeztu beharkodute parte hartzaileek nahi duten materiala erabilita; akuarela,pintura, errotuladorea, etab.
Lanak aurkezteko epea irekita dagojada, pasa den azaroaren 7tik. Marrazkiak bi herrietako ikastetxeetanedo Zumarragako Udaleko harrera gelan aurkeztu beharko dira,azaroaren 18a baino lehen. Giza Eskubideen Nazioarteko egunaazaroaren 10ean ospatuko den arren, aurten, larunbatarekin egokitzenda. Hortaz, sari banaketa ekitaldia, bi egun beranduago, hilaren 12anegingo da Beloki pilotalekuan.
Aurreko urteetan bezala, bi argazkikamera digital osparituko dira, maila bakoitzeko marazki onenenegileen artean. Gainera, aurten, gaiarekin inplikazio gehien erakutsiduen ikastetxearentzat 300 euroko saria izango da. Diru hori eskolakomaterialean gastatzeko izango da. Irabazleez gain, parte hartzaileguztiek opari bat jasoko dute.
Egilea: Goierriko Hitza