Zumarragako Bilduk, prentsa ohar bidezjakitera eman duenez, Bildu Zumarraga izeneko bloga sortu du sarean.Gune honen bitartez, Zumarragako herritarrei udaletxean eztabaidatzendiren gaien berri eman nahi zaie. Baita, modu batean euren partehartzea bultzatu ere, herriarentzat garrantzitsuak izan daitezkeengaietan eragiteko.
Zumarragako Bilduk prentsaoharrean dionez, ”maiatzeko udal hauteskundeak burutu zirenetikUdaleko lehen oposizio taldea izanik buru-belarri” dabiltza lanean.Orain, ”herritarrek Udal erabakietan funtsezko parte hartzea izanbehar dutela zinez sinesten dunez, gure lana eta bidez batez Udalinformazioa herritarren eskura jartzeko unea” iritsi dela diote.