Gaurko bilkuran, Alberto LadronAranaren ”Xake Mate” liburua izango da aztergai. Ladron Aranairuñearra da, 1967an jaioa. Maisua eta psikologia ikasketak eginakditu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egiten du,ordenantza gisa. Hainbat sari irabazi ditu orain artean ipuinenarloan (Iruñeko Udala, Tene Mujika.), eta eleberrian, berriz, IrunHiria sari ospetsua bereganatu zuen 2001ean ”Itzalaren baitan”obrarekin.
”Xake Mate” eleberria laburra daluzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez. Nobelalaburrentzako Augustin Zubikarai I. Saria irabazi duen lan honek. II.Mundu- Gerraren osteko Alemaniara garamatza, bertako hiri batean bizibaita pertsonaia nagusi eta kontalaria: mutiko bakarti bat, gerrakomiserietan hanka bat galdu eta gurpil-aulki batean dabilena. Izaerazisil eta lotsatia, ez du interesik ez erraztasunik bere adinkideekinharremanetan sartzeko, eta xake-jokoan bilatuko du beharrezkoaterpea. Hala, xakea bihurtuko du ez bakarrik denbora pasa, baizikbizitza ulertzeko modua, eta geroxeago baita borrokarako eskola ere.
Trama sendo eta ongi egitaratua asmatudu egileak, gerraosteko penizilina kontrabandoa dagoelarikerdi-erdian (penizilina horren faltaz galdu zuen hanka mutikoak), etainguruan, berriz, Angela neskato aingerutiarra, honen aitaordeTorrelli ‘Errege Beltza’, Hilde ‘Erregina Zuria’ (Marlene Dietrichdirudiena)… denak ere Maximilian plazak osatzen duen joko taulan.
Interesa duen edozeinek ditu ateakirekita biharko tertulian.